Lehen urteetan, 330 m2-ko pabilioi txiki batean, galdaragintza-zerbitzuak eman zituen, Urola eskualdean sektore horretan hautemandako beharrei erantzuteko. Baina, denborak aurrera egin ahala, izugarrizko bilakaera eta hazkundea izan zuten, eta 2004an, 1.000 m2-ko pabilioi bat erosi behar izan

zuten. Lehen pabilioi txiki hartan, beste jarduera bat ezarri zen. Beste dibisio bat sortu zen: Zaher Mecanizado. Piezak mekanizatzeko lantegi bat zen. Pabilioi berrian, galdaragintza-jarduera kokatu zen: Zaher Calderería.

 
Galdaragintza
Mekanizazioa
Zaher Taldea

Makinen sektorean jardun ahal izateko, instalazioak zabaldu behar izan zituzten. Hortaz, beste pabilioi bat erosi zuen, 700 m2-koa. Han, arduraldia eta hobetzeko ahalegina egunero sendotzen dira.

Gaur egun, Zaherren, talde handia dago: 30 langile, galdaragintzan eta mekanizazioan espezialistak.

Proiektu horren atzean, sektorean ezagutza asko eta handiak dituzten diseinatzaile eta ingeniariak daude.

Ikus daitekeenez, Zaher Taldeak etengabe bilakatzen jarraitzen du, bere bezeroei ahalik eta konponbiderik onenak emateko eta, halaber, Europan merkatua zabaltzeko.